• 28
    UZT
    2017
    Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak. EGITASMO BERRIA martxan

     

    Kaixo ARGAZKIZALE! 

     

    Ormaiztegiko Udalak argazkigintza eta herriko historia batuko dituen egitasmoa jarri du martxan, Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean. Egitasmoa GFAk 2.urtez bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago kokatuta, edizio honetarako aukeratu duten leloa Paisaia bizia. Paisaen Eraikuntza Gipuzkoan izanik. 

     

    Azken hamarkadetan, Ormaiztegiko paisaia biziak jasandako moldaketak argazki formatuan jasoz, garai bateko zein gaurko Ormaiztegi gogoratu, ezagutu eta balioan jartzera animatzen zaituztegu. Abiapuntu izango da XX.mende erdialdeko herriko irudi bitxiak biltzen dituen argazki erakusketa eta zuek argazki zahar horien kokapena identifikatu eta leku hauetan argazkiak ateratzea da asmoa. Lehengo eta oraingo begiradez osatutako erakusketa berrian islatuko da emaitza.
     

    * XX.mendeko argazkien erakusketa ikusgai Zumalakarregi Museoan uztailaren 29a eta irailaren 24a bitartean. Epe honetan zehar irekita egongo da gaurko argazkiak aurkezteko epealdia. 

     

    * XX.mendeko eta gaurko argazki aukeratuen erakusketaren inaugurazioa Zumalakarregi Museoan urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etan. 

     

     

    Animatu eta parte-hartu!!

     

     

    ORMAIZTEGI. LEHENGO ETA GAURKO BEGIRADAK argazki lehiaketa

     

    OINARRIAK:

     

    1. Antolatzaileak: Ormaiztegiko Udala. Zumalakarregi Museoarekin Elkarlanean.

     

    2. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du (16 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute).

     

    3. Gaia: Ormaiztegi. Lehengo eta gaurko begiradak.

     

    4. Argazkiak aurkezteko prozedura: Argazkiak 2017ko uztailaren 27tik irailaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.  Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.  Argazkiak JPG eta paper formatuan bidali beharko dira, gehienez A4 tamaina izan beharko dute.  Argazkiak honako helbideetara bidali beharko dira:

    A) Udal Liburutegia. Muxika Egurastokia 14, 20216 Ormaiztegi. Kartazalean, Ormaiztegi. Lehengo eta gaurko begiradak Argazki Lehiaketa jarri beharko duelarik eta barnean igorlearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazkien izenak agertu beharko dira.
    B) kultura.ormaiztegi@gmail.com (jpg formatua 1MB gutxienez).

     

    5. Epaimahaia: Aurkezten diren argazki guztiak www.ormaiztegi.org eta www.zumalakarregimuseoa.eus web guneetan nahiz Zumalakarregi Museoko erakusketan ikusgai egongo dira, working progress baten bidez. Bertan bisitariek aukera izango dute gustukoena bozkatzeko. Azken irabazleak Udaleko nahiz Zumalakarregi Museoko arduradunek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu.

     

    6. Sariak:

    1. Saria: 200€ eta Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak argazki oroigarria.  
    Oroigarria: Parte-hartzaile guztiei banatuko zaie Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak argazki oroigarria.

     

    7. Eskubideak: Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Ormaiztegiko Udala eta Zumalakarregi Museoaren  esku geldituko dira, egoki deritzon jarduera eta formatuan argitaratu ahal izateko, beti ere irabazi asmorik gabe eta egilearen izen-abizenak aipatuz.

     

    8. Onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean eta agertu daitezkeen edozein ustekaberen aurrean antolakuntzak erabakiko du, erabaki horren aurrean ezin izango delarik apelatu.

     

  • 28
    UZT
    2017
    Abuztuan Liburutegia itxita

     

    Udako oporrak direla eta, Ormaiztegiko Udal Liburutegiak ateak itxiko ditu uztailaren 28an.  

     

    Irailaren 4an irekiko ditu ateak, ohiko ordutegian, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 

     

    Barkatu eragozpenak eta ondo pasa oporrak! 

     

     

  • 26
    EKA
    2017

    Ekainak 26an, astelehena, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako informatika gelan. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:

     

    - Ikasturtean zehar egindako aktibitateen azalpena

    - Juntakide berrien hautaketa

    - Galdera eta erreguak

     

  • 18
    EKA
    2017
    Kulturarteko GASTROAZOKA

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin



    KULTURARTEKO GASTROAZOKA.
    Herriko kultur aniztasuna gastronomiatik abiatuz ezagutzeko topagunea. 

     

    Ekainak 18, igandea, 11:00 -14:30 Muxika Egurastokia

     

    Udala eta Zumalakarrgei Museoak elkarlanean antolatuta.

  • 17
    EKA
    2017
    ERREKA EGUNA

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin

     

    ERREKA EGUNA (kartela) 


    EKAINAK 17, larunbata, 10:30-13:30. Udaletxetik abiatuta

    Erreka garbiketa auzolanean eta hamaiketakoa. 


    Herriko elkarteek, udalak eta eskolak elkarlanean antolatuta.

  • 16
    EKA
    2017

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin
     

     

    TXINDATA MUSIKA ESKOLAKO ikasleen KONTZERTUA
     

     

    Ekainak 16, ostirala, 19:00 Urbeltz Pilotalekua

  • 15
    EKA
    2017
    MUSIKALE. Starblues

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin



    MUSIKALE JAIALDIA (KARTELA)
    Starblues taldearen kontzertua

     


    Ekainak 22, osteguna, 19:00 Karpa

  • 13
    EKA
    2017
    Ardo dastaketa gidatua

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin

     

    ARDO DASTAKETA GIDATUA 

     

    Ekainak 13, asteartea, 19:00 Karpa

     

    TIKETAK SALGAI UDALETXEAN: 5€

    (plaza mugatuak)

  • 10
    EKA
    2017
    Zikloturista Martxa. Ormaiztegi-Biasteri

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin

     

    Ormaiztegi-Biasteri (Arabar Errioxa).  140km-ko ibilbidea. 

     

    Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak antolatuta.

  • 9
    EKA
    2017
    URMAIZ Abesbatzaren Kontzertua

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin

     

    URMAIZ ABESBATZAREN KONTZERTUA 

     

    Ekainak 9, ostirala, 19:30 Eliza

2017, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /