Ekainak 26an, astelehena, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako informatika gelan. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:
- Ikasturtean zehar egindako aktibitateen azalpena
- Juntakide berrien hautaketa
- Galdera eta erreguak
Ekainak 6an, osteguna, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako jantokian. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:
- Urteko informazioa
- Guraso Elkarteko partaide berrien hautaketa
- Ohar eta galderak
Honen bitartez jakinarazten zaizue, Euskal Eskola Publikoaren festa ekainak 2an ospatuko dela. Urtero bezela material desberdinak atera dira ospakizun hau aipatuz (kamisetak...). Ikusi eta probatu ahal izateko, bihar, ostirala 26, eskolako jangelan egongo gara 16:00etatik 17:00etara.
Gurasoentzako tailerra antolatu da emozioen inguruan. Gai hau umeak ere gelan lantzen ari dira eta garrantzitsua dela ikusi da gurasoek ere lantzea. Beraz, animatu eta ahaleginak egin parte hartzeko, gauza interesgarriak ikasiko ditugu eta elkar hobeto ulertuko diogu.
GAIA: ADIMEN EMOZIONALAREN HASTAPENA
EGUNAK: Urtarrilak 21 eta otsailak 4 eta 18
ORDUA: 16:30 - 18:30
LEKUA: Eskola (informatika gela)
Zaintza zerbitzua egongo da.
Gaur, goizeko 11etatik hasita ibili da gure Olentzero Ormaiztegiko kaleetan zehar. Umeak izan ditu laguntzaile eta abestiz eta ilusioz beteriko ibilbidea egin dute.
Giro polita izan dugulako, eskerrik asko parte hartu duzuen danoi eta ea gauean sorpresaren bat uzten dizuen.....
Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.
Guraso Elkarteak Eguberri eta Urte Berri on bat opa dizue.
Ondo pasa!!!!
Ormaiztegiko umeen danborradaren ondoren, Guraso Elkarteak Pedro Jaka omendu nahi izan du urte guzti hauetan danborrada prestatzen eginiko lanagatik. Hortarako, oroigarri bat oparitu diote eta ondoren parte hartu duten umeekin argazkia etara dute.
Zorionak eta jarraitu horrela!
Argazki gehiago ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.
Ohi den bezela, aurten ere Ormaiztegiko umeek danborrada egin dute herriko kaleetan zehar. Umorez eta sasoiaz aritu dira danborrak kolpatuz, giro ederra zabalduz Ormaiztegi osoan.
Gaurko eguneko festa beraiek hasi dute eta eguzkiaren laguntzarekin herriko biztanleak alaitu dituzte.
Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.
Abenduak 1ean, Ander Deunaren jaien egitarauaren barruan, urteroko haurren danborrada egingo dugu. Daborrada herriko kaleetan zehar izango da, goizeko 11etan hasiko delarik kiroldegitik.
Azaroak 6an hasiko dira ensaioak, eta astearte eta ostiralero elkartuko gara herriko kiroldegian.
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /