Ekainak 26an, astelehena, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako informatika gelan. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:
- Ikasturtean zehar egindako aktibitateen azalpena
- Juntakide berrien hautaketa
- Galdera eta erreguak
Ekainak 6an, osteguna, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako jantokian. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:
- Urteko informazioa
- Guraso Elkarteko partaide berrien hautaketa
- Ohar eta galderak
Gaur, goizeko 11etatik hasita ibili da gure Olentzero Ormaiztegiko kaleetan zehar. Umeak izan ditu laguntzaile eta abestiz eta ilusioz beteriko ibilbidea egin dute.
Giro polita izan dugulako, eskerrik asko parte hartu duzuen danoi eta ea gauean sorpresaren bat uzten dizuen.....
Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.
Ohi den bezela, aurten ere Ormaiztegiko umeek danborrada egin dute herriko kaleetan zehar. Umorez eta sasoiaz aritu dira danborrak kolpatuz, giro ederra zabalduz Ormaiztegi osoan.
Gaurko eguneko festa beraiek hasi dute eta eguzkiaren laguntzarekin herriko biztanleak alaitu dituzte.
Argazkiak eta bideoa ikusteko, klikatu albistearen izenburuan.
Azaroak 29an, arratsaldeko 16:30tan, Ormaiztegiko umeek kalejira izango dute kiroldegitik herriko enparantzara. Kalejira mozorroturik egingo dute.
Prestatu mozorroa, bertan ikusi nahi zaitugu eta!
Azaroak 23an, arratsaldeko 17:30etan, Muxika egurastokiko karpan Ormaiztegiko umeek ikuskizuna eskeiniko digute. Musika, abestiak, dantzak..... adin desberdinetan banaturik, taldeka, beraiek gustokoen dutena erakutsiko digute. Jada hasita daude dena prestatzen!! Ilusio haundiz hari dira lanean eta harrera ere berotasun berdinekoa edo haundiagokoa izatea espero dugu.
Anima zaitez eta gerturatu gurera!
Azaroak 7an Kontseilu eskolarreko 2012-2013 ikasturteko lehen bilera ospatuko da. Arratsaldeko 18:30etan bilduko gara eskolan.
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /