Kontxi Simonen eskutik paper tailerra egiteko aukera duzue.
Asteartero, 16:00-19:00, Ormaiztegiko Udaletxe Azpiko aretoan.
Informazio gehiago nahi duenarentzat tl.: 696031783
UDAL IGERILEKU IREKIA MARTXAN
Datorren ekainaren 26an ateak irekiko ditu Ormaiztegiko Udal igerileku irekiak, eta, okerrik ezean, irailaren 6a bitartean egongo da martxan. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean izango dute ormaiztegiarrek igerilekuaz gozatzeko aukera, astelehenetik igandera.
Covi19ak baldintzatutako denboraldi honetan, beharrezko higiene eta segurtasun neurri guztiak beteta irekiko da igerilekua. Hauxe Ormaiztegiko Udalak prestatutako kontigentzia plana
EKAINA KULTURALA 2020 ORMAIZTEGIN
Aurtengo edizio berezirako sortutako bideoak Ormaiztegiko Udala Kultura YOUTUBEko kanalean daude ikusgai.
Zuen gustukoak izatea espero degu!
* Covid19a dela eta, aurten ez da ohiko kultur jarduerarik izango baina izango duzue sareetan (whatsapp, facebook, youtube) zer edo zer ikusia datozen egun/asteetan! Adi ibili, Ekaina kulturala 2020 Ormaiztegin izenburupean mezu eta bideoak zabalduko ditu udalak herritarrek bertako egitaraua osatzeko urtero egiten duzuen lana azaleratu eta ekaina ormaiztegiarren hilabete kulturala dela aldarrikatu asmoz.*
KZgunean formakuntza-modalitate berri bat martxan jartzearen berri eman nahi dizuegu: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan.
Formakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da: https://bit.ly/3bdmqqd
Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute.
KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko gara - 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dugu posta elektronikoz.
Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz diezagukete.
MARTXOAK 6, ostirala
17:30 Jubilatuen egoitza
TXOKOLATADA
17:00-18:00 Liburutegia
ROL JOKOAK IPUIN KONTAKETA
20:00 Gaztelekua
FILMAREN PROIEKZIOA
MARTXOAK 7, larunbata
16:30-18:30 Zumalakarregi Museoa
EMAKUMEAK ZUMALAKARREGI MUSEOAN TAILERRA
MARTXOAK 8, igandea
10:00 Gizarte etxea
GOSARIZKETA & DOKUMENTALA
Jarraian kalejiran plazara
ALDARRIKAPENA & ARRATSALDERAKO MATERIAL PRESTAKETA
14:00 Plaza Eliz ataria
BAZKARI AUTOGESTIONATUA
16:30 Plazatik abiatu eta trenez Beasainera
17:30 Beasaingo Igartza plazatik abiatuta
GOIERRI MAILAKO MANIFESTAZIOA
Antolatzaileak: Oin-Harriak jubilatu elkartea, Zumalakarregi Museoa, Ormaiztiko Emakumeak eta Ormaiztegiko Udala
EUSKARALDIA 2020 ORMAIZTEGIN
HIRUGARREN HERRI BATZORDERAKO DEIALDIA
MARTXOAK 4, ASTEAZKENA
19:00 GIZARTE ETXEAN
Datorren otsailaren 21an, Ormaiztegiko San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, inahuteriei hasiera emateko morrozo festa ospatuko dute, DJ Imanol-ekin, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, eskolako karramarro gunean.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldia prestatzeko 2. herri batzordea izango dugu datorren otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, Ormaiztegiko gizarte etxean.
Animatu!
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /