• 8
    MAR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    ESKUBALOIA

    KRONIKA, EMAITZAK ETA KARTELERA 

    ORMAIZTEGI K.E. 27- LA SALLE SAILEKO  20  (11-9)


    Partidu bikaina Ormaiztiarren aldetik, lehenengo 20 minutu oso onak jokatu zituzten eta horrek 5 goletako errenta izateko aukera eman zien. Donostiarrak, beraien jokalarien fisikoa zela eta, penalti bitartez lortu zuten diferentzia txikiagotzea. Atsedenaldian, herritarrak 2 gol gainetik zioazen.
    2. zatian OKE-ek aurkarien jokoa irakurtzen jakin zuen, defentsa gogortuz eta kontra atakeak eginez, 10 goletako errenta lortu zuten. Momentu honetan, aipagarria izan zen, Kerimek atezain modura eginiko lana. Partidua 27-20 amaitu zen eta garaipena, berriro ere, etxean geratu zen.
    Partidu honekin, jarraian lortutako bigarren garaipena da, beraz, gauzak oso ondo egiten ari garenaren seinale da, kontutan izanik taldearen gaztetasuna.
    Amaitzeko, aurrez aipatu bezala, Kerimen lan onaz gainera, Uak eginiko lana, Jonaien azkartasunak, Garaten aginduak eta gainontzekoen lan onak  garaipena lortzeko aukera eman zuen.
    Jokatu zuten jokalariak: Kerim, Ua(4), Imanol(3), Moha(5), Oier (3), Axel, Jonai (5), Andoni (1), Jesús eta Garat (5).
    Berri onak daude taldearentzako, Iosu Zabala eta Iker Urreta gurekin lanean hasiko dira berriro, lesioetatik errekuperatu ondoren.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /