• 2
    URR
    2019
    2. herri bilera herriko jaiak antolatzeko

     

    Aurtengo lehenengo herri bilerak bildutako herritar taldea ikusita, jarraipena eman eta Jai Batzordea berraktibatzeko lehen pausua eman dugu.

     

    Datorren urriaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan bilduko da beste behin jai batzordea jaien antolaketan hurrengo pausuak emateko.

     

    Herriko elkarte, koadrila, eragile edota herritarrei guztiei ateak zabalik dituzue, animatu guztion artean jai herrikoiagoak antolatzera.  

  • 30
    IRAI
    2019
  • 20
    IRAI
    2019

     

    ESKUORRIA IKUSI (pdf)     /    KARTELA IKUSI (pdf)

     

     

    Iraileko azken larunbata seinalatua da ormaiztiarrentzat. San Mielak ospatzen dituzue, baserritar jantziak soinean, jai-giro ezinhobea izaten da herrian. Ospakizun honek herritarrengan sortzen duen emozioa, urteroko jolas, kirol-txapelketa, herri afari, zein euskal musika balioan jarri eta ondare inmaterial preziatua indartu asmoz, Angel Elorza argazkilari herritarraren bilduman oinarritutako erakusketa eta hainbat herritarrek osatuko duten mahai-ingurua antolatu ditugu. Biek ala biek, festa honen arrakastaren nondik-norakoak ezagutzea dute helburua.

     

    Irailaren 20a, ostirala


    MAHAI INGURUA

    18:30 Gizarte Etxeko areto nagusian

     

    Parte-hartzaileetako batzuk:
    - Joxe Domingo Yurrita eta Bernardo Osinalde

    - Aitor Iraeta eta Izaskun Unzurrunzaga

    - Gurutze Esnaola eta Nerea Magallanes

    - Xabin Ezkurdia eta Borja Irizar

    - Rosarito Berasategi

    - Josu Ezkurdia eta Jose Luis Borde

    - Lierni Unzurrunzaga

    - Claudio Tossi eta Dunixi Murua

     

    Dinamizatzailea:
    Edurne Elorza Beitia

     

    ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

    20:00 Gizarte Etxeko tabernan

     

    Argazki bilduma

    Angel Elorza Beitia


     

  • 6
    IRAI
    2019
    Portada lehiaketa Ander deunaren Jaiak 2019

     

    Ormaiztegiko Ander Deuna jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Ormaiztegiko udalak. 

     

    LEHIAKETAREN OINARRIAK

     

    2019KO ORMAIZTEGIKO ANDER DEUNA JAIETAKO EGITARAUAREN PORTADA AUKERATZEKO LEHIAKETA O I N A R R I A K


    1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

     

    2.- Lehiaketako gaia Ormaiztiko Ander Deuna jaiak izango da, eta lanek "ORMAIZTIKO JAIAK 2019 ANDER DEUNA" testua izan beharko dute idatzita. Erabilitako irudiak generoen irudikapenean oreka bilatuko du, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien TRATAMENDU GUTXIESGARRIA SAHIESTUZ.

     

    3.- Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 21cm altueran x 22,5cm zabaleran, eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean 30 x 35cm-takoa.

     

    4.-Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, parte hartzailearen datuak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta NANren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.

     

    5.- Lanak 2019ko urriaren 2ko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean: Ormaiztegiko Udala / Muxika Egurastokia 1, 20216 ORMAIZTEGI.

     

    6.- 300 euroko sari bakarra izango da. **

     

    7.-Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.

     

    8.- Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.

     

    9.-Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, hau da, urriaren 23an, 12:30etan, Ormaiztegiko udaletxean.

     

    10.- Erakusketa egin ahal izango da lan irabazlearekin nahiz lehiaketara aurkeztutako gainerako lanekin edo horien artean Epaimahaiak aukeratutakoekin. Erakusketa urriaren 23tik abenduaren 1era bitartean egingo da Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan.

     

    11.- Saririk lortzen ez duten lanak urtarrilaren 13tik 24ra bitartean jaso ahal izango dira Udaletxean. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.

     

    12.- Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.

     

    **12 urte baina gutxiago dituzten parte-hartzaileen artean hautatutako lan irabazlearen saria beste bat izango da.

     

    ARGIBIDE GEHIAGO KULTURA SAILEAN     

    kultura@ormaiztegi.eus    ·   644 429 501
     

  • 31
    UZT
    2019
  • 23
    UZT
    2019
    Euskaraldia berraktibatzeko bilera Ormaiztegin

     

    Euskaraldia 2019-20 martxan da eta lehen pausua 2018.urtean herrian sortutako lan-taldea berraktibatu eta batzordekide berriak bilatzea da.

     

    Horretarako, bilera egingo dugu:

     

     

    Euskaraldia Ormaiztin berraktibatze bilera

     

    Uztailaren 23an asteartea, 19:00tan Udaletxepean.

     

     

    Animatu lagunok!
     

  • 14
    UZT
    2019
    Lierniko Erromeria

     

    Urtero bezala, LIERNIKO ERROMERIA ospatuko dute ormaiztegiarrek uztaileko bigarren igandean, uztailaren 14an hain zuzen. 

     

    ESKUORRIA (PDF)

  • 5
    UZT
    2019
    Sari banaketa. Ormaiztegi Lorez 2019

     

    Gaur eguerdian banatu ditugu ORMAIZTEGI LOREZ 2019 lore sariketako sariak. Saria Ormaiztegiko alkate den Jon Enrique Galarzak eta Ione Usabiaga Arratibel zinegotziak banatu dituzte.

     

    Hiru sari nagusi eta hiru aipamen berezi izan dira aurtengoan.

     

    Alboan herritar sarituen zerrenda:

         

          Herriko lore eta balkoien sariak:
              Monica Colmenero López
              Ramona Urbiztondo Goikoetxea


         Baserrietako saria:
              Karterone Baserria. Bakarne Intxausti eta Maite R. Ochotorena

         

         Aipamen bereziak:
              Petit Goierri Hotel. Carolina Panadero eta Marcos Chamadoira
              Rosa Mari Sáez de Egilaz Murgiondo
              Lorea Lakunza Lizaso

     

    Argazkian herritar sarituak eta sariak banatu dituzten alkate eta zinegotzia.

     

    Zorionak guztiei egindako lanagatik.

     

    Dagoeneko zazpi urtetik gora dira udalak ORMAIZTEGI LOREZ ekimena martxan jarri zuenetik, eta, geroz eta herritar gehiago animatzen dira beraien etxeetako balkoi eta lorategiak apaintzen. Honela, eta ekimena bultzatzen jarraitzeko asmoz, datorren urtean berrikuntzak izango dira lore sariketan. Adi beraz!
     

  • 1
    UZT
    2019

     

     

    Uztailaren 24tik irailaren 1ra ITXITA

  • 11
    EKA
    2019
    Kalean josteko VI. Eguna

     

    EKAIN KULTURALA 2019 Ormaiztegin (PDF)

     

    Ekainak 11, asteartea
    18:30-20:30 Muxika Egurastokia
    Kalean josteko VI. Eguna (KARTELA)
    Día de Tejer en Público

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /