• 28
    ABE
    2013
    ORMAIZTEGIKO EUSKARAREN EGUNA

    Kaixo lagun,

     

    Abenduaren 28an, larunbata, Ormaiztegiko euskararen eguna ospatuko dugu. Antolatu diren ekintzetan parte hartzeko, ezinbestekoa da liburutegian, udaletxean edota museoan apuntatzea. 

     

    Ikusi kartela eta animatu!!

  • 23
    ABE
    2013

    Kaixo denori!!!

     

    Aste honetan eta hurrengoan liburutegia 11:00etatik 13:00etara irekiko da, abenduaren 24an, 25ean eta 31an eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan itxita egongo baita.

     

     

  • 20
    ABE
    2013

    Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 16:30etan AUTU MAUTUREN "EUSKAL MITOLOGIA" IPUIN KONTAKETA izango dugu liburutegian.

     

    Animatu eta etor zaitez!!

  • 13
    ABE
    2013
    "ANDRINA BASANDRINA" IPUIN KONTAKETA

    Kaixo lagun,

     

    Ostiral honetan, abenduaren 13an arratsaldeko 17:00etan, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik "ANDRINA BASANDRINA" IPUIN KONTAKETA saioa izango dugu liburutegian. 4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua doa.

     

     

     

     

    Informazio gehiagorako: http://www.zurrumurru.org/eu/cuentacuentos/1#prettyPhoto

     

    Ez galdu Andrina ezagutzeko aukera paregabea!!

  • 20
    AZA
    2013
    MENDI ASTEKO LEHEN IKUS-ETZUNEZKOA

    Gaur 19:30etan, Arkaitz Yurritaren "Livingston irla, antartidako txoko bat" ikus-entzunezkoa izango dugu.

    Mendi asteko lehen egunarekin batera, kultur aretoko pantaila berria estreinatuko da gainera.

    Animatu eta gerturatu zaitez!!

  • 3
    URR
    2013
  • 14
    UZT
    2013
  • 8
    UZT
    2013
    LIBURUTEGIA IGERILEKUAN

    Uztailaren 8tik igerilekua ixten den egunera arte, liburutegiaren zati batetaz gozatzeko aukera izango da igerilekuan, bainu bat hartu edota eguzkia hartzeaz gain, irakurtzeko aukera ere egongo baita. 

     

    Ekintza honek, liburutegia herritarrei gerturatzea eta ezagutzera ematea du helburu. Eguraldi onarekin jendeak denbora asko pasatzen du igerilekuan eta beraz, aukera ezin hobea da irakurzaletasuna sustatzeko.

     

    Liburutegia egunero 11:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri haur, gazte zein helduentzako. Bertan, komikiak, eleberri laburrak, egunkaria, aldizkariak, ipuinak... aurkitu ahalko dira. Igerilekuko erabiltzaileek zerbait irakurri nahi izanez gero, sarrerako pertsonarengana gerturatu eta datu batzuk eman besterik ez dute.

     

    Gozatu liburutegiaz udan ere!!

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /