• 23
    API
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA - ORMAIZTEGIKO III. LIBURU TRUKE AZOKA

     

     Etxean kasurik egiten ez diozun liburu hori beste batekin trukatu nahi?


    Hementxe duzu aukera!

     

    ZER: Liburu Truke Azoka


    NOIZ: apirilak 23, osteguna


    ORDUA: Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara


    NON: Zubipe kiroldegi kanpoaldean. 

     

    Gehiago irakurtzeko...



        Eraman trukatu nahi dituzun liburu guztiak apirilaren 15etik 22ra liburutegira (astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara) edota Zumalakarregi museora (asteazkenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Bestela, apirilaren 23ko azokan bertan ere izango duzu liburuak trukatzeko aukera, zuzenean bertara eramanda.

        Bertan emango dizuten txartelarekin apirilaren 23ko azokara gerturatu eta gustuko beste liburu bat hartzeko aukera izango duzu. Ondo GORDE TXARTELAK! Azoka itxi aurretik zenbait liburu sorta ZOZKATUko dira parte hartzaileen artean.

    Aurten, azokan parte hartzen duten gaztetxoenekin Liburuak erabiliz, sormen TAILERRA izango dugu.
       
        Azoka adin guztietako pertsonei zuzendua dago eta mota (nobelak, komikiak, zientifikoak, historikoak…) zein hizkuntza desberdinetako liburuak jasoko dira.

    Ordutegi horretan azokara gerturatzerik ez baldin badaukazu lasai! Apirilaren 30era arte liburutegian trukatu ahal izango dituzu zure liburuak. (astelehenetik ostiralera)

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /