• 30
    EKA
    2020
    Liburu tertulia liburutegian. GELA BAT NORBERARENA

     

    Herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrila amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelerazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruetan. Bi dinamizatzaile izango ditugu lagun topaketa hauetan. Bata, Monica Leiva kazetaria, bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik-norakoen arabera, eta, beti ere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta.

     

    Datorren ekainaren 30ean izango da aurtengo azken saioa (momentuz), eta, bertan, Virginia Wolf-en GELA BAT NORBERARENA liburua landuko da. Tertulian parte-hartzeko interesa izanez gero, datzi kultura@ormaiztegi.eus helbidera. 

     

    Oraindik animatu ez diren herritar irakurzaleak animatu nahi ditugu tertulietan parte-hartzera.

  • 1
    EKA
    2020
    Liburutegia martxan berriz ere!

     

    Azken orduko aldaketarik ezean, datorren astelehenean, ekainaren 1a, Ormaiztegiko Udal Liburutegia berriz ere martxan jarriko da. 

     

    Normalizazio berrira bidea egin asmoz, lehen aste hauetan aurrez hitzordua hartuta irekiko dugu liburutegia eta oinarrizko zerbitzua eskainiko da. Hau da, liburuak itzultzeko aukera izango da, eta, aurrez hitzartutako liburuak nahiz DVD-ak maileguan hartzeko ere bai. Egoerak hala derrigortuta, ezinezkoa izango da liburutegian bertan liburuak kontsultatzea edota bat edo beste aukeratzea, hitzordua hartzearekin batera esan beharko da maileguan erabiltzaileak hartu nahi duen liburua.

    Liburutegian une batean nahiz bestean erabilgarri dauden liburuak kontsultatzeko ondorengo linkean begiratu dezakezue, edota, nahiago baduzue, hitzordua zehazteako unean liburuzainari zerrenda eskatu: 

    https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9295/IDe65061ac/NT1

     

    Hasiera batean, arratsaldez irekiko da, ohiko ordutegi tartean 16:00etatik 18:00etara. Hala ere, posible da datozen asteetan ordutegi hau moldatzea (edota berdin mantentzea, erabiltzaileen beharren arabera, beti ere). 

     

    Aurrez hitzordua hartzeko nahikoa da kultura@ormaiztegi.eus helbidera mezua bidaltzea, edota, nahiago baduzue, 644 429 501 telefonora whatsapp mezu pribatua idatzita hartu dezakezue txanda. Edozein zalantza edota proposamen izanez gero, aurrera.

     

    Liburutegiak beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko ditu erabiltzaile guztien osasuna bermatu eta bertako egunerokoan arazorik sor ez dadin. Aldez aurretik eskerrik asko zuen pazientzia eta ulermenagatik.

  • 13
    MAI
    2020
    KZ Gunetik zuzeneko formakuntza. Bideo deien bidez

     


    KZgunean formakuntza-modalitate berri bat martxan jartzearen berri eman nahi dizuegu: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan.

    Formakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da: https://bit.ly/3bdmqqd

    Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute.

    KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko gara - 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dugu posta elektronikoz.

    Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz diezagukete.

  • 8
    MAR
    2020
    Emakumearen eguna 2020 Ormaiztegin

     

    EGITARAUA

     

    MARTXOAK 6, ostirala
    17:30 Jubilatuen egoitza
    TXOKOLATADA
    17:00-18:00 Liburutegia
    ROL JOKOAK IPUIN KONTAKETA
    20:00 Gaztelekua
    FILMAREN PROIEKZIOA


    MARTXOAK 7, larunbata
    16:30-18:30 Zumalakarregi Museoa
    EMAKUMEAK ZUMALAKARREGI MUSEOAN TAILERRA


    MARTXOAK 8, igandea
    10:00 Gizarte etxea
    GOSARIZKETA & DOKUMENTALA
    Jarraian kalejiran plazara
    ALDARRIKAPENA & ARRATSALDERAKO MATERIAL PRESTAKETA
    14:00 Plaza      Eliz ataria
    BAZKARI AUTOGESTIONATUA
    16:30 Plazatik abiatu eta trenez Beasainera
    17:30 Beasaingo Igartza plazatik abiatuta
    GOIERRI MAILAKO MANIFESTAZIOA

     

     

    Antolatzaileak: Oin-Harriak jubilatu elkartea, Zumalakarregi Museoa, Ormaiztiko Emakumeak eta Ormaiztegiko Udala

  • 4
    MAR
    2020

     

    EUSKARALDIA 2020 ORMAIZTEGIN

    HIRUGARREN HERRI BATZORDERAKO DEIALDIA

    MARTXOAK 4, ASTEAZKENA

    19:00 GIZARTE ETXEAN

  • 23
    OTS
    2020
    Sahara Krossa

     

    SAHARA KROSSA ORMAIZTEGIN

    2020KO OTSAILAREN 23AN, GOIZEAN

     

    ONLINE IZEN-EMATEA IREKITA

  • 21
    OTS
    2020
    Inhauteri festa herrian

     

    Datorren otsailaren 21an, Ormaiztegiko San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, inahuteriei hasiera emateko morrozo festa ospatuko dute, DJ Imanol-ekin, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, eskolako karramarro gunean. 

     

     

     

  • 12
    OTS
    2020
    Euskaraldia. 2. herri batzordea

     

    2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldia prestatzeko 2. herri batzordea izango dugu datorren otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, Ormaiztegiko gizarte etxean. 

     

    Animatu!

  • 4
    OTS
    2020
    Santa Ageda bezperako koplak

     

    Otsailaren 4an, Ormaiztegiko herrital taldea elkartuta, Santa Ageda Bezperako koplak abestuko dituzte herrian, iluntzean.

     

    18:00etan Udaletxepean duzu hitzordua.

     

    Animatu! 

  • 2
    OTS
    2020
    Jon Zumalakarregi herritarraren artelanen erakusketa

     

    Jon Zumalakarregi 'Zuma' ormaiztegiar gaztearen lau artelanez osatutako erakusketa ikusgai dago herriko gizarte etxeko tabernan dagoen erakusketen txokoan. 

    Erakusketa otsailaren 2a arte egongo da ikusgai. 

     

2020, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /