• 19
    AZA
    2012

    San Andres Herri Eskolan matrikulatuta dauden ikasleen guraso edo tutore legalen elkartea gara. Elkartea, gurasoek eskolako bizitzan parte har dezagun bide bat da. Gure seme-alabek kalitatezko heziketa bat izan dezaten formazio integraleko parte aktiboa izan nahi dugu, gure ardura dela uste dugulako. Gure iharduera eskola komunitate osoari zuzenduta dago: guraso, ikasle, irakasle eta zerbitzuetako pertsonalari.

     

    Guraso Elkartearen helburuak honako hauek dira:

     

    - Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren arabera San Andres Herri Eskolako irakaskuntza iharduerak zaindu, gure laguntza eskeini eta parte hartzea.

     

    - Proiektu honen inguruko eskolaz kanpoko eta osagarriak diren kultur ekintzak eta prestakuntza ihardueren antolaketa bultzatu eta dinamizatzea.

     

    - Ikasle eta guraso edo tutoreen onurako diren zerbitzuak eskaintzea eta beraien hobekuntza sustatzea.

     

    - Ikasleen heziketaz gurasoak edo tutoreak orientatzea, estimulatzea eta laguntzea (hitzaldi eta tailerrak antolatuz, adibidez).

     

    - San Andres Herri Eskolako Kontseilu eta beste organoetan parte hartzea.

     

    - Egoera desberdinetan sortu daitezkeen kezkak edota larritzen gaituzten arazoak konpontzeko ikastetxearen aurrean ordezkari izatea.

     

    Guraso Elkarteak helburu hauek bete ahal izateko beharrezkoak diren ondasunak biltzeko era guztietako ekonomi ekintzak eta hitzarmenak gauzatzen ditu, beti ere legeekin eta bere Estatutuekin bat datozenak.

     

    Guraso Elkarteko bazkide izan ahal izateko, nahikoa da familia bakoitzeko urteroko kuota ordaintzea.

     

  • 28
    URR
    2012
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /