Herritar guztiei jakinarazten zaizue, Udalak 2015ean dituen inbertsio asmoen artean, herriko jolas parkeen obrak daudela.
Muxika egurastokiko jolas parkearen egoera aztertuta, berrikuntza bat egitearen beharra ikusten da eta bide batez, parkeari aterpe bat egiteko aukera ere proposatu nahi da.
Ibaialde kaleko jolas parkean aldiz, multikirol kantxa bat egitea ere proposatzen da.
Interesatuta zaudetenok eta zuen iritzia kontuan hartu dadin, bilera bat egingo da urtarrilaren 21ean Udaletxepeko Udal Aretoan arratsaldeko 18:30etan.
B A N D O A
Herritar guztiei jakinarazten zaizue, Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainketarako HOBARIAK daudela familia ugarien titulua dutenentzat.
Eskariak 2014ko otsailaren 11ra bitartean aurkez daitezke udal bulegoetan.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainketarako familia ugarien titulua dutenek bete beharreko baldintzak eta dokumentazioak (IKUSI):
Ormaiztegiko Udalak 2014. urteko egutegia argitaratu du, argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazkiekin.
Nahi dezuten herritarrek Udal bulegoetan jaso ahal izango duzue 2013ko abenduaren 23tik, astelehenetik, aurrera.
Ormaiztegiko Udalak, herritarrei udal informazioa zabaltzeko etxeko atariak eta postontziak erabili izan ohi ditu. Kaleak txukunago izateko eta paperaren gehiegizko erabilera murrizteko helburuarekin, UDALAREN KOMUNIKAZIOA PLANOAN PROPOSATZEN DIREN PANELETAN egingo da.
Udalak proposamen ireki bat egiten du PLANOAN, eta edonork aldaketaren bat, proposamen berri bat edo iradokizunik izango balu, 2013 urtea amaitu aurretik udaletxean jasoko dira ekarpenak, eta ahal den einean proposamenak aintzat hartu eta udal informazio panelak ezarriko dira 2014 urte hasieran.
AUTOBUS ZERBITZUA HOBETZEKO PROZESUA
Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko prozesua jarri du
martxan, eta atsegin handiz gonbidatzen zaitu
prozesuan parte hartzera. Horretarako bilera irekia antolatu du
azaroaren 5an, 17:00etan Kultur Etxean
PROCESO PARA MEJORAR EL SERVICIO DE AUTOBUSES
La Diputación Foral de Gipuzkoa ha puesto en marcha un proceso para
mejorar el servicio de autobuses, y le gustaría invitarte a participar en él.
Para ello, se realizará una reunión, abierta a todo el mundo,
el 5 de noviembre, a las 17:00 en la Casa de Cultura.
Aurreko urteetan bezala, funtzionamendu ordutegia goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00rak arte izango da. Edozein motatako abonua egiteko, bakoitzak ekarri behar duen dokumentazioa (ahal bada iazko abonua errekuperatu berrerabiltzeko):
• Familia Liburua (ezinbestekoa Familia abonuetan) edo NAN.
• NAN neurriko argazki bat.
Abonuak Udal Bulegoetan, 10:00etatik 13:00 arteko ordutegian egin ahal izango dira.
Aipatutako Udal zerbitzua erabiltzea-gatiko tasaren tarifa ikusteko dokumentua jeitsi.
BATZORDEAK ETA GAIAK
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /