LORE SARIKETA 2014
Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Ormaiztegiri itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea du helburu.
Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu uztailaren 14tik 18ra bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko dira.
Lorazaintzako teknikariak (Goroldi) eta Altzibar lorategiko profesionalak osatzen dute epaimahaia.
SARIAK:
• Kaleko balkoi eta leihoen artean: 3 sari
• Baserrien artean: sari 1
Otsailak 21 (Kultur Aretoan, 18:30tan): Hasierako batzar orokorra
Ordua: Eguerdiko 12:00h.
Lekua: Zubipe Kiroldegia
Nekazaritza jarduera jaisten ari den garai hauetan, baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko hauen lana saritzea onartu da. Izan ere, haragi, barazki edo esnea ekoiztetik haratago, denok gozatzen dugun paisaia, ibilbide eta txoko ederren arduradun eta zaintzaileak baitira. Sariketa, Goimen Landa Garapen Elkartea eta Ezkio Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalen artean antolatu da, guztira 55 baserri sarituko direlarik.
Sari ematearen ekitaldia, Ormaiztegin, datorren abenduaren 15ean eguerdiko 12etan ospatuko da Zubipe kiroldegian, udal agintari eta baserritarren presentziarekin kontatuz.
BATZORDEAK ETA GAIAK
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /