• 4
    AZA
    2017
    Origami Tailerra

    6-12 urteko haurrei zuzenduta
    16.30-18.30

    Rafa Rodrigoren eskutik

    Tintarik, kolarik, ebakirik, elektrizitaterik eta tresnarik gabe, elektrizitaterik gabe. Ezerezetik hasita tolestu eta sortzea, besterik ez, bi dimentsioetatik hiru dimentsioetara pasatzea eta opari bat inprobisatzea, geometria eta artea, matematika eta irudimena bateratuz, fase berean, hitzik gabe, aukera amaigabeekin. Hori guztia, hain sinplea, arrunta eta mugatua den zerbaitekin: paper zati bat.

     

    Prezioa: 3 euro (1,5 Famili Txartelarekin). Merienda barne.

    Izen emateak: 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua.

  • 4
    AZA
    2017

    Baionako Euskal Museora “Tromelin esklabo ahantzien uhartea” erakusketa ikusteko bisita.

  • 23
    IRAI
    2017
    Karikatura Tailerra - Zumalakarregi Museoa

    IRAILAK 23
    16.00-19.00
    Tailer didaktikoa
    12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.
    Pernan Goñiren eskutik

  • 9
    IRAI
    2017

    IRAILAK 9
    16.00-19.00
    Tailer didaktikoa
    7 -12 urteko haurrei zuzenduta.

  • 27
    MAI
    2017

    Maiatzak 27, 16.30-18.30
    6-12 urtekoei zuzenduta

    Tailer honetan, aurretik sortutako belar liburuarekin eta Bide Berde Egunean jasotako lore eta landareekin belar liburua osatuko dugu.

    1. Fasea: Apirilak 29 "Belar Liburua sortuz" Tailerra

    2. Fasea: Maiatzak 6 "Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi". Egingo dugun txagoan landareak eta hostoak biltzen joango gara

    3. Fasea: Maiatzak 27 "Belar liburua osatuz" Tailerra. Bide Berde Egunean bildutako hosto eta landareekin gure belar liburua osatuko dugu.

    Aurrez izena emanda 943 88 99 00. Kopuru mugatua. Doan

  • 20
    MAI
    2017
    Zergatik oihukatzen du "Guernica"k? Tailerra - Museoen Nazioarteko Eguna

    Maiatzak 20, 16.30-18.30
    6-12 urtekoei zuzenduta.

    Gernikako bonbardeaketaren 80.urteurrenaren inguruan, tailer hau egingo dugu non gerraren ondorioak eta haurren eskubideak landuko ditugun.

    Aurrez izena emanda 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua. Doan
     

  • 19
    MAI
    2017
    Ormaiztegitik Gynkana - Museoen Nazioarteko Eguna

    Maiatzak 19, 17.00etan
    6-12 urteko haurrei zuzenduta.
    Urtero bezala, Ormaiztegi udalerritik Gymkana bat egingo dugu aurtengo gaiarekin lotuta.
    Aurrez izena emanda 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua. Izena emateko azkeneko eguna maiatzak 19, 12.00ak baino lehen. Doan
     

  • 6
    MAI
    2017
    Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi

    Maiatzak 6, Bide Berde Eguna ospatuko dugu.

    Aurtengo edizioan, inguruan ditugun landareak eta hauen erabilera desberdinak ezagutzeko helburuarekin,  Clara Gutierrez, biologa eta etnobotenikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu.

    Ibilbidea: Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia

    Abiapuntua: Lierniako aparkalekua

    Ordua: Arratsaldeko 16.00etan

    Distantzia: 5km

    Itzulera: 19.00ak aldera

    Mutiloan merienda goxo bat emango dugu

    Ibilaldia doan da (merienda barne) eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.

    Animatu zaitezte!!!

    Izen emateak: 943889900 - mzumalakarregi@gmail.com - Museoan bertan -  web gunean

    www.zumalakarregimuseoa.eus


    Antolatzaileak: Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala, Goitur

    Babesleak: Igartubeiti Baserri Museoa eta Ohiarte Sagardotegia

  • 29
    API
    2017
    "Belar liburua sortuz" Tailerra

    Liburuaren Eguneko ospakizuna
    Apirilak 29  
    16:30-18:30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta

    Inguruan ditugun landareak ezagutzeko, gure belar liburua diseinatu eta osatuko dugu XIX.mendean egiten zuten bezala. Horretarako tailer hau hiru egunetan banatu dugu*:

    1. Fasea: Apirilak 29 "Belar Liburua sortuz" Tailerra

    2. Fasea: Maiatzak 6 "Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi". Egingo dugun txagoan landareak eta hostoak biltzen joango gara

    3. Fasea: Maiatzak 27 "Belar liburua osatuz" Tailerra. Bide Berde Egunean bildutako hosto eta landareekin gure belar liburua osatuko dugu.

    Aurrez izena emanda: 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin).

    *Oharra: ez da beharrezkoa 3 tailerretara etortzea.

  • 18
    MAR
    2017
    Komiki Tailerra

    MARTXOAK 18 
    16:30-18:30
    Tailer didaktikoa
    6 -12 urteko haurrei zuzenduta

    Komikien bilakaera ezagutzeko tailerra, XIX. mendean egiten zituzten aleluiatik gaur egungo komikietaraino. Ondoren, bakoitzak bere komikia sortuko du bere pertsonai gogokoenekin.
    Galdu egin behar al duzu?

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /